Garai Jatetxeak, kokatzen den udalerriaren izena hartzen du beretzat. Garai, 7,1 km2.ko enklabe txikia dugu Bizkaiko lurraldeko Durangaldeko eskualdean, Berriz, Iurreta eta Abadiñoren artean; Oiz mendiaren hegalean kokatua, gure lurraldeko inguru apartan dago. Badaude Durangaldean izadia gozatzeko leku edo ibilbide labur interesgarriak, bertaraino alde egin eta ikuspegia gozatzekoak.

Garai Jatetxea herriko erdi-erdian dago, eskualdea osorik ikus daiteken lekuan.

Oraingo honetan, Garaiko historia, monumentuak eta jaiak azalduko dizkizugu.

HISTORIA | MONUMENTUAK | JAIAK

HISTORIA

Durango merindadeko elizatea. Foru erregimenean, sei zenbakidun jesarleku eta botodun fielaren agindu pekoa zen Gerediagako batzarretan.

Bizilagun gehienek, bi auzotan banatuta, inguruan berezkoa zen nekazaritzan ziharduten: arto, gari, barazki, lekadunen uztak, gereziak, sagarrak batzea eta gaztainak, inguru altuenetan.

Bi parrokia aske bananduak daude bere mugartean. San Miguel Goiaingeruarena, XVI. mendearen hasieran ermitategian sortua, 1555eko transakzioagatik Abadiñoko San Trokatzen eskumendekoa izan zen; etengabeko egoitzadun apaiz onuradun bat zuen zerbitzurako, Mortarako markesak erregetasuneko mesedetako patroi bezala aurkeztua. Bere mugartean, Momoitioko San Juan Bateatzailearen baseliza bat eraiki zen. Bigarren parrokia, San Juan Ebangelariaren izenekoa, sakramentuzko eliza bezala eraiki zen 1550. Urte inguruan Andres Lopez de Gamboa, Berrizeko San Juan nagusiko patroi mesedekoaren lizentziaz. Aipatu kabildoaren onuradun batek atenditzen zuen, Pedro de Villarreal y Berrizen alargunak, erregearen mesedeagatik patroia zenak, XVIII. mendean aurkeztua.

Doñaiturri etxeak, Santa Katalina birjina eta martiriaren baseliza eraiki zuen bere barruan 1773an.

MONUMENTUAK

San Miguel Goiaingeruaren eliza. XVII. mendearen hasieran sortua. Harlanduz eraikita dago, kanpandorrea Errenazimenduko estilo berezikoa izanik.

Garatikoa jauregia. Bere fatxadan oso inskripzio handia dago lehio bikoitzaren gainean. Bertan irakurtzen da Urretxa de Suso etorkiaren ondorengoko Juan de Garaik eta bere semea Lopek 1574an eraiki zutela.

Garaiko inguru ikusgarriak Oiz mendiaren barrenean islatzen dira, non, belardi ugari eta leku ederrak aurkituko dituzula. Basozainaren etxera iristeraino jarraituz, oso inguru atsegina aurkituko duzu mendi-mendian, banku, mahai eta barbakoaz ondo ekipatua.

JAIAK

San Juan Bateatzailea. Ekainaren 24an. Meza San Juaneko hilerriaren baselizan.

Santiago Apostolua. Uztailaren 25ean. Meza nagusia San Migueleko elizan eta Elizaberrira prozesio tradizionala, ezpatadantzariek lepo gainean daramaten Santiagoren irudiarekin. Ezpatadantzariok omenaldia egiten diote santuari Udaletxeko plazan “Agintaria” eta “Gernikako Arbola” (Garaiko bertako dantza) dantzatuz.

Santa Ana. Uztailaren 26an. Meza nagusia Elizaberrin, meza amaituz gero San Miguel elizara eramaten da berriro, bezperan bezala, “Agintaria” eta “Gernikako Arbola” dantzatuz.

San Inazio. Uztailaren 31n. Meza nagusia eta herriko jaien amaiera.

ARGAZKIAK