Estetika klasikoa duen lokal atsegin zaindua, 190 mahaikiderentzat kapazitatedun bi jangela ditu. Landalurreko apainduraz, euskal baserriaren berezko estiloan girotua. Valentin de Zubiaurre euskal pintatzaile ezagunak sinaturiko beiradura ikusgarriak ematen dio Garai Jatetxeari berezkoa duen dotoretasuna.

Lehiotzar zabaletatik, durangar mendi eta haran paregabeen ikuspegia dago mahaikidearen aurrean.

Kalitate handiko materialezko apaindurak, jangelen argitasunak eta baita mahaien banaketak ere, leku atsegin abegikorra egiten dute Garai Jatetxea, sukaldaritza gozo-gozoa dastatzekoa.

Altzari neurrizkoak, argiteri egokia, edergarri neurtuak,... janariari tokirik kentzen ez dion apaindura egokia.

ARGAZKIAK